Zinegile eta ikertzaile gazteen lanak ezagutzera ematen jarraitu asmoz, Miren Manias (Oñati, 1984) EHUko ikerlariarekin izan gara. ‘Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa: hamaika film luzeren azterketa ekonomikoa’ tesia osatu du azken lau urteetan, eta datorren ekainaren 26an defendatuko du bere lana.
Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari zela, karrera amaierako lan gisa hiru film aztertu zituen, Eutsi! (Alberto Gorritiberea, 2007), Kutsidazu bidea, Ixabel (Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo, 2006) eta Aupa Etxebeste! (Telmo Esnal eta Asier Altuna, 2005), eta emaitzak ikusita, euskal zinemagintzaren alderdi ekonomikoez, alegia, filmen finantzaketaz eta produkzio kostuez, ikerketa egitea erabaki zuen, gai interesgarria ez ezik, gutxi landutakoa zela iritzita. Industriaren egoeraz, beronen indargune eta ahulguneez zein etorkizuneko errokez mintzatu gara gazte oñatiarrarekin. Hona emaitza.