Kimuak

Iragan maiatzaren 29an itxi zuten Kimuaken aurtengo ediziora lanak aurkezteko epea, eta 54 film laburrek eman dute izena. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez sustatzen duen egitasmoa da Kimuak.

Euskal Autonomia Erkidegoan zuzendu edo ekoitzitako film laburren sustapena eta banaketa helburu dituen ekimena da Kimuak. Urtez urte, egonkortasuna, entzutea eta arrakasta lortu ditu, eta egun euskal lan laburrak nazioartera zabaktzeji bide eraginkorrena da.

Bada, aurtengoan Amaia Serrulla Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeko kidea eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren koordinatzailea, Luisma González ALCINE Zinema Jaialdiko Zunzendaria, Mari Fran Machín ARTIUM Zentroko Hezkuntza eta Jardueren koordinatzailea, Marina Díaz Cervantes Institutuko Zinema eta Ikus-entzunezkoen teknikaria eta Rosa Zufia kazetaria izango dira epaimahaikideak. Aurkeztutako lanak aztertu eta epaituko dituzte, eta ekainaren 8an bertan ezagutaraziko dituzte hautatuak.