Gonbidapena eskuratu duten 60 lagunek gaur, maiatzak 29, Donostia 2016ren Easo kaleko egoitzako teilatuan egingo duten film laburren Rooftop Cinema emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute 22:30etik aurrera. Olatu Talkaren baitako ekitaldia izango da.
Kristonkinok ekoitzitako labur bat, Espainian ekoitzitako bigarren bat eta atzerriko hirugarren bat eskainiko dituzte gaur gauean DSS2016ren teilatuan. Zinemara joatea esperientzia berezi eta soziala dela aldarrikatzen duten Kristonkino ekoizle talde donostiarrak antolatutako saioa izango da, gaurtik igandera bitarte luzatuko den Olatu Talka jaialdiaren baitan egingo dutena.
Nazioartean oso modan jarri den rooftop edo teilatu formatua izango du, eta zuzeneko soul musikaz gozatzeko aukera izango dute zozketa bidez sarrerak eskuratu dituzten 30 lagunek.