Euskal Gidoilarien Elkarteak IBAIA Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearekin batera Gidoi Ingurua izeneko IV. foroa eta Euskal gidoia, gaur eta bihar mahai-ingurua antolatuko dituzte ekainaren 10ean, asteazkena, Donostiako Zuatzu parkeko Pia eraikinean. Parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da izena ematea hilaren 5a baino lehen.
Goizeko 10:00etan abiatuko dute gidoigintza ardatz izango duen jardunaldia Zuatzu enpresa-parkeko Pia eraikinean. Lehenik harrera egingo diete gonbidatuei, eta ondoren, dagoeneko aukeratuta dauden zazpi gidoigileek euren proiektuak aurkeztuko dituzte interesa duten ekoizpen etxeetako ordezkarien aurrean. Hain zuzen, ondorengoak izango dira:
– Jokin Urruticoechearen El desierto verde
– David Caiñasen Nadie moría en Zeanuri
– Maialen Igartuaren Hegan egingo balu
– Maider Oleagaren IRA 26-2
– Asier Urbietaren Sarri
– Joseba Gorordoren Vida de descubrimiento
– Kote Camachoren Herioa eta dontzeila
– Alicia Lunaren Twin Fall
Ondoren, 11:45ean etenaldia egingo dute, eta 12:15ean hasiko da mahai-ingurua. Euskal gidoia, gaur eta bihar izango dute aztergai Jose Mari Goenaga gidoigileak eta Eduardo Barinaga ETBko zuzendariak. Haiekin izango dira Joxe Portela, moderatzaile lanetan, eta Joanes Urkixo, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteko zuzendaria; berak egingo du sarrera.
Zuk ere bertan izan nahi baduzu, sartu hemen eta eman izena ekainaren 5a baino lehen.