DocsBarcelona jaialdiaren ekimenez egiten den El Documental del Mes egitasmoaren baitan, Art and Craft lana izango da ikusgai maiatzean proiektuarekin bat egiten duten zinema aretoetan. Sam Cullman eta Jennifer Grausmanen lanak errealitateak fikzioa gainditzen duela erakutsiko digu.
Mark Landies AEBetako artelanen faltsutzaile emankorrena da. Azken 30 urteetan, herrialdeko dozenaka museotako arduradunak engainatu ditu obra ezagunen kopiekin. Faltsutze horiekin aberats egin zitekeen arren, lanok doan eskaintzen ditu apaiz zein filantropoz mozorrotuta.
Matthew Leininger Cincinattiko Museoko erregistro burua, baina, Landiesekin itsututa dago margolan batekin engaiatzea lortu zuenetik. Haren atzetik joan eta atxilotu egin nahi du, behingoz. Eta hain zuzen, bilaketa prozesu hori eta pixkanaka argitzen joango diren historiaren alderdi ezkutuak kontatzen ditu Art and Craft dokumentalak.
Lana iazko Tribeca Film Festivalen aurkeztu zuten, baita Kanadako Hot Docs jaialdian ere, sail ofizialean. Eta beronen atzean, hain zuzen, Sam Cullman argazki zuzendari, ekoizle eta dokumentalen zuzendaria, eta MoMako zinema ataleko buru izandako Jennifer Grausman daude. Biek ala biek lan bikaina dakarte, gurean, Bilboko Multicine 7 aretoetan eta Elorrioko Iturri Kultur Etxean ikusgai izango dena.
Bilboko Multicine 7 aretoetan maiatzaren 28an, 20:00etan. Elorrion, aldiz, hilaren 13an 19:30ean.