Laguntzak_Laburrak_Zinea.eus

ECE Espainiako Film Laburren Koordinakundeak, AIC Film Laburren Industriako Elkarteak eta PNR Zuzendari Berrien Plataformak adierazpen bateratua kaleratu dute aurtengo film laburrei zuzendutako laguntzak erdira murriztu direla salatzeko. 2015ean 500.000 euro bideratuko ditu Espainiako Kultura Ministerioak.

Iragan martxoaren 12an kaleratu zuten Espainiako Kultura Ministerioak 2015ean film laburren ekoizpenera bideratuko dituen diru laguntzen deialdia. Bertan, orotara 500.000 euro banatuko dituztela zehaztu zuten. Horren aurrean, salaketa dokumentu bateratua aurkeztu dute CCE, AIC eta PNR elkarteek, laguntzak erdira murriztu dituztela esanez.

Espainiako Ministerioaren hitzetan, ordea, iazkoan, 1.000.000 euro aurreikusi baziren ere, azkenean 700.000 euro soilik banatu zituzten, eta beraz, aurten 500.000 euro banatzeak ez du kopurua erdira jaisten, %30era baizik.

Dena den, zenbateko hori zinemara bideratutako laguntzen %2a da soilik, eta elkarteon hitzetan, azken urteetan Espainian ekoitzitako film laburren kalitatea oso ona da, jasotako sariek erakusten dutenez.