Atera Filmsen eta Zineuskadiren eskutik, datorren maiatzaren 8tik aurrera Tom Txiki eta ispilu magikoa haurrentzako animaziozko filma Euskal Herriko hainbat zinema aretotan eskainiko dute. Espainia eta Kuba artean ekoitzitako lana euskaraz ere izango da ikusgai.

Tom Txiki nekazari-familia txiro batean bizi da. Bertatik irten nahi du, eta laranja itxura duen ispilu magikoak hirira joateko aginduko dio. Gainera, bere ametsetako emakumea nor den erakutsiko dio, gerora, erregearen alaba Denise dela jakingo duen neskatoa. Barusa sorginak, baina, zuhaitz erraldoi bat jarri du erregearen jauregiaren gainean, gaztelua ilunpetan eta urik gabe utziz. Horregatik, Pedro eta Pabloren laguntzaz, sorginkeria deusezten ahaleginduko da Tom Txiki, erregeak markes izendatu dezan eta Deniserekin ezkontzeko.

Ernesto Padronen lana iaz estreinatu zuten, baina gurera, euskaraz, maiatzean helduko da Atera Films banaketa enpresaren eta Zineuskadiren eskutik. Etxeko txikienek gustura ikusiko duten lana!