cine-aula

Zineuskadik eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, garapen zein grabatze fasean dauden proiektuetako ekoizleentzako aholkularitza saioak antolatuko dituzte uztailean eta irailean. Orotara sei proiektu hautatuko dituzte saioetan parte hartzeko. Izena emateko epea maiatzaren 15era arte luzatuko da.

Nazioarteko bokazioa duten proiektuei atzerriko koproduktoreak bilatzen laguntzeko eta lanok nazioartera hedatzeko helburua dute Koprodukzioak – Nazioarteko bideak. Zure filmerako nazioarteko koprodukzioa nola bilatu jardunaldiek. Bi orduko bi saio egingo dituzte Zineuskadiren Donostiako egoitzan, bakarkakoak; uztailean bata eta irailean bestea. Eta denbora tarte horretan online aholkularitza jasoko dute parte hartzaileek.

Euskadin egoitza duten ekoizpen etxeak aurkez daitezke deialdira, eta horretarako, formularioa eta eskatutako dokumentazioa info@europacreativaeuskaldi.eu helbidera bidali beharko dute maiatzaren 15a baino lehen.

Aurkeztutako proiektuek garapen zein errodaje fasean egon behar dute, eta gidoia, aurrekontua, finantzaketa-plana, talde tekniko eta artistikoa, ekoizlearen oharrak, ekoizpen etxearen historia eta ekoizlearen biofilmografia zehaztu beharko dizkiote aholkulariari. Aholkularia, hain zuzen, Jérôme Vidal prestigio handiko ekoizle frantziarra izango da, bestek beste, Javier Rebolloren Lo que sé de Lola eta El muerto y ser feliz, Pablo Bergerren Blancanieves, eta Isabel Coixeten Nadie quiere la noche filmetan parte hartu duena.