Emilio Martínez-Lázarok zuzendutako Ocho apellidos vascos film arrakastatsuaren bigarren zatia maiatzaren 11tik uztailaren 5era errodatuko dute Baix Empordà, Girona, Madril eta Sevillan. Berto Romero, Rosa María Sardá eta Belén Cuestak ere hartuko dute parte filmean.
Lehen gidoia osatu zuten Borja Cobeaga eta Diego San José arduratu dira bigarren atalekoa ere osatzeaz. LaZona Films eta 2014 HDP A.I.E.k ekoitziko dute filma Telecinco Cinemarentzat, eta Mediaset España eta Canal+ ere elkarlanean aritu dira. Aldiz, Universal Pictures International Spain arduratuko da filma zabaltzeaz.
Bigarren atala Katalunian, Sevillan eta Madrilen errodatuko dute. Grabaketak datorren hilean abiatuko dituzte, eta bi hilabetez luzatuko dira, uztail hasiera arte. Gainera, Rosa María Sardà eta Belén Cuesta aktoreak, eta Berto Romero umoristak ere hartuko dute parte filmean, Clara Lago, Dani Rovira, Carmen Machi eta Karra Elejalde lehen ataleko protagonistekin batera.
‘Ocho apellidos vascos’ filmak 56.2 milioi euro bildu zituen zinemetan, eta Goya sarietan hainbat garaikur eskuratu zituen, tartean, gizonezko aktore onenarena Karra Elejalderentzat, emakumezko aktore onenarena Carmen Machirentzat, eta gizonezko aktore berri onenarena Dani Rovirarentzat.