foto-zipi-y-zape-y-el-club-de-la-canica-33-511

Kowalski ekoizpen etxeak, Mod Producciones eta ATresMediarekin elkarlanean, Zipi y Zape y el club de la canica 2 filma errodatuko dute datorren uztailean Euskal Herria eta Budapesten.

José Escobarren komiki ezagunetan oiniarritutako Zipi y Zape y el club de la canica komedia eta abenturak uztartzen dituen filma zinema aretoetan estreinatu zuten 2013an. Lanak Zipi eta Zape bikien abenturak ditu ardatz; Esperanza eskolan sartuko dituzte gurasoek, jokoak debekatuta dauden lekuan. Bertan Kanikaren Taldea sortuko dute, eta eskolak ezkutatzen duen misterioa argitzen ahaleginduko dira. Urte hartako Goya sarietan lau kategoriatan proposatu zuten filma, eta leihatilan 5 milioi euro eskuratu zituen.

Bada, Kowalski ekoizpen etxe euskalduna, Mod Producciones madrildarrarekin eta ATresMedia taldearekin elkarlanean, sagaren bigarren atala prestatzen ari da. Errodajeak uztailean izango dira, Euskal Herrian bertan eta Budapesten.