EFA European Film Academyk urte amaieran banatu ohi ditu Europako Zinema Akademiaren Sariak. Iazkoan, esaterako, Pawel Pawlikowskiren Ida drama poloniarra suertatu zen garaile film onenaren kategorian. Bada, 2015eko hautagaiak aurkezteko deialdia zabaldu du Espainiako Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak.
2014ko uztailaren 1etik 2015eko ekainaren 30era bitarte estreinatu diren filmak aurkeztu ahal izango dira aurtengo Europako Zinemaren Akademiaren Sarietara. Horiean artean ditugu, besteak beste, Pablo Maloren Lasa eta Zabala edota Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak, iazko Donostia Zinemaldian aurkeztutakoak biak. Hautagaitza aurkezteko, zuzendariak europarra behar du izan, eta filmaren gutxieneko iraupena 70 minutukoa izan behar da.
Bada, Espainiako Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak gaur arteko epea zabaldu du hautagai gisa aurkeztu nahi duten lanak helarazteko. Interesatuek academia@academiadecine.com helbidera idatzi behar dute.