Fast & Furious 7
Akziozko saga ezaguneko zazpigarren atala bihar, apirilak 2, estreinatuko dute gurean. Oraingoan James Wan da zuzendaria (azken lau filmak Justin Linek gidatu ditu), eta ohiko aktore zerrendari (Vin Diesel, Dwayne Johnson, Jason Statham eta Michelle Rodriguez) Paul Walker-en heriotzagatik egin beharreko moldaketak gehitu behar zaizkio; aktore estatubatuarra 2013ko azaroan zendu zen auto istripu batean, filmeko hainbat eszena errodatuta zituztenean, eta horregatik, haren anaien laguntza behar izan dute falta zirenak osatzeko. Gainera, efektu bereziak baliatu dituzte aldaketa ez nabaritzeko. Zazpigarren filmean mendeku gosez etorriko zaien Owen Shaw-ren aurka borroka egin beharko du Dominic Torretoren taldeak. Akzio eta efektu berezien gaindosia ziurtatuta.