Datorren maiatzaren 25etik 31ra luzatuko da 2015eko DocsBarcelona dokumentalen jaialdia, eta aste honetan bertan ikusgai izango diren hainbat izenburu aurreratu dituzte: Alentejo Alentejo (Sérgio Tréfaut, 2014), Die Böhms, Architektur Einer Familie (Maurizius Staerkle Drux, 2014), El tram final (Oscar Pérez, 2014) eta Democrats (Camilla Nielsson, 2014).
DocsBarcelonaren hemezortzigarren edizioa Herrialde Katalanetako hiriburuko Aribau Clubean eta Kultur Etxe Garaikidean egingo dute maiatzaren 25etik 31ra. Irekiera ekitaldia, aldiz, maiatzaren 27an, asteazkena, egingo dute, eta Ben Lewisen Falciani’s Tax Bomb (goian trailerra) eskainiko dute.
Profesionalak akreditatzeko epea zabalik da jada, eta maiatzaren 20ra bitarte luzatuko dute; prezioa 75 eurokoa da, pertsonako.
Aste honen hasieran, bestetik, jaialdian eskainiko dituzten lau izenburu aurreratu dituzte antolatzaileek: Portugaleko cante adierazpidearen inguruko Alentejo Alentejo; Gottfried Böhm arkitektu aleman ezagunaren familiaren erretratua, Die Böhms, Architektur Einer Familie; Ebroren bokaleko herritarrei buruzko El tram final; eta Zimbabweko konstituzioaren idazketa kontatzen duen Democrats.
Azken orduko informazioa jasotzeko, jarraitu jaialdiaren atari ofiziala.