NATPE Budapest 2013

Ekainaren 22tik 25era Pragan egingo duten Natpe Europe jaialdira joan nahi duten enpresa erakusleak lagundu asmoz, FAPAE Espainiako Ikus-Entzunezko Ekoizleen Konfederazioak prezio berezia negoziatu du antolatzaileekin. Iaz nazioarteko 700 enpresatik gora bildu ziren bertan.

FAPAEko kide diren ikus-entzunezkoen enpresa erakusleak 2.600 dolar ordaindu beharko dituzte aurtengo Natpe Europe jaialdira joateko, ohiko prezioa baino 1.150 dolar gutxiago. FAPAEk negoziatutako prezioagatik jaialdira joatea erabakitzen duten enpresek 2 akreditazio, lantoki txiki bat (mahaia eta lau ahulki), enpresaren logotipoa, jaialdian parte hartuko duten enpresa guztien zerrenda eta jardueretan parte hartzeko gonbidapenak izango dituzte.

Parte hartu nahi izanez gero, mezu elektroniko bat idatzi behar da internacional@fapae.es helbidera maiatzaren 15a baino lehen.

Iaz 152 enpresa erakuslek hartu zuten parte, eta 45 herrialdetako 400 eroslek baino gehiagok. Nazioarteko 700 enpresetako 1.000 ordezkari baino gehiago izan ziren, gainera. Aurtengo edizioa ekainaren 22tik 25era luzatuko da.