Carlo eta Alex gazte italiarrek zeregin bat dute: beren lagun Eneak, aurrenekoz, emakume batekin harreman bat izan dezan lortzea. Baina misioa ez da erraza, 29 urteko gazteak autismoa duelako. Horregatik, Europan zehar bidaia abiatuko dute. DocsBarcelonaren Hileko Dokumentala egitasmoak apirileko dokumental izendatu du Carlo Zorattiren The Special Need.

Locarnoko Zinemaldian, Triste Film Festivalen, Leipzig hiriko dokumentalean jaialdian, Danimarkako CPH:DOX jaialdian eta Amsterdameko Dokumentalen IDFA festibaletan proiektatzeko hautatua izan zen 2013an Carlo Zoratti zinegilearen The Special Need, eta saritu egin zuten, besteak beste, Tristen eta Leipzigen.

84 minutuko dokumentalak Carlo, Alex eta Eneak Europan zehar furgoneta batean egiten duten bidaia du ardatz. Helburua Eneak emakume batekin lehen kontaktua egitea da, baina bidaiak hori baino askoz gehiago ekarriko die hiru lagunei. Gertaeren kontaketa errealista egin du Zorattik, fikzioa zein dokumentalgintza lantzen dituen zinegile italiarrak.

Gure artean, Bilboko Multicine 7 aretoan eskainiko dute apirilaren 30ean, 20:00etan, 3,7 euroren truke, eta Elorrioko Iturri Kultur Etxean hilaren 15ean, 19:30ean doan. Ez galdu!