HUHEZINEMA_Zinea.eus

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatzen duen HUHEZINEMA film laburren aurtengo jaialdiko hamar finalistak aditzera eman dizuten antolatzaileek. 2014ko Kimuak katalogoko hiru lan, Jokin Urrutikoetxearen El buen mal, Unai Garateren Ordu erdi eta Ander Iriarteren Otsoko hautatu dituzte, besteak beste.

Apirilaren 30ean Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo duten sari banaketa ekitaldian jakinaraziko dute 2015eko HUHEZINEMA jaialdiko irabazleen izenak, baina dagoeneko bertan ikusgai izango diren hamar film laburrak zeintzuk diren aditzera eman dute antolatzaileek. Hona lanak:

– Lander Camareroren A serious comedy (Kimuak katalogorako aukeratu zuten iaz)

– Kote Camachoren Don Miguel (Kimuak katalogorako aukeratu zuten iaz)

– Jokin Urrutikoetxearen El buen mal

– Ibai Vigil-Escaleraren Mamma, please forgive me

– Unai Garateren Ordu erdi (Lekeitioko Zine Bileran garaile suertatu zen, amateurren kategorian)

– Mikel Alvariñoren Oscar desafinado (film labur onenaren saria jaso zuen Sitgeseko Zinemaldian)

– Ander Iriarteren Otsoko

– Gregorio eta Mikel Muroren Tiempo Inverso

– Roberto San Sebastiánen Yayos

– Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen (Kimuak katalogorako aukeratu zuten iaz eta Lekeitioko Zine Bilerako sari nagusia eskuratu zuen, besteak beste)

Lan guztiek 200 euroko dirusaria jaso dute jada, finalista gisa hautatuak izateagatik. Hilaren 30eko saioan, ordea, hiru sari banatuko dituzte: Goiena saria, 800 euro; ikusleen saria, 200 euro; eta aktore onenaren saria, 100 euro.