Kritikaren egilea: Ainara Menoyo
Izenburua: Loreak
Urtea: 2014
Herrialdea: Euskal Herria
Zuzendaria: Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga
Euskal zinema, askotan, komediarekin lotu izan dugu. Hala ere, aurten estreinatu diren filmak genero honetatik urrundu egin dira. Honen kasua da hain arrakastatsua izan den Jon Garoño eta Jose Mari Goenagan Loreak filma.
Nahiz eta filma genero dramatikoan kokatu, bere umore kutsu batzuk ere baditu. Filmari arinkortasuna ematen diona, batzuetan filma astuna egiten delako. Kasu batzuetan, denbora oso astiro pasatzen da. Hala ere, teknikoki zuzena da, momentu horretan zuzendariak transmititu nahi duena transmititzen delako.
Filmean sekuentzia bitxi bat agertzen da, egunak pasa direla antzemateko. Plano handi batean loreak pitxer batean ikusten dugu; pixkanaka kamara loreak dauden lekura hurbiltzen doa, eta bitartean loreak aldatzen dira. Hau da, hiru segundoko lore desberdin batzuk ikusten ditugu pitxerrean eta toki berean. Sekuentzia interesgarria dela iruditzen zait, denbora pasa dela ikusteko era desberdin eta egoki bat da.
Filma bukatzean, gazi-gozo sentsazio batekin geratzen zara, baina zentsu onerantz. Ez da erantzun zehatz bat ematen dizun filma, bukaera ireki bat usten du. Zuk bukaera hori nahi duzun eran interpretatzeko.
Loreak filma pentsarazi egiten dizun filma horietako bat da, ikusle bakoitzak bere interpretazioak atera ahal dituelako. Interpretazio guzti horiek zuzenak dira, hain justu, esan bezala, interpretazio zehatzik ez dagoelako. Filmak adierazten duen moduan, loreak azken batean loreak dira; pertsona bakoitzak ematen dizkio bere esanahiak.
Zer esan aktoreei buruz, bakarrik bikainak direla. Filmean egiten dituzten rolak ez dira batera erresak, eta beraiek rol horiek bikain egiten dituzte. Ez da batere arraroa, hain zuzen ere Itziar Ituño, Nagore Aranburu eta Itziar Aizpuru dira film honetako protagonistak. Hiru aktore paregabeak eta gainera oso ezagunak. Eta hiru protaginista hauek emakumeak izan arren, ez da bakarrik emakumeentzako film bat.
Azken urteetan, Euskal zineman atera diren film onenetarikoa dela esan dezaket. Gainera, ikusi beharreko filma da. Euskal zineman horrelako apustuak egin behar dira. Baita zinemaren munduan ere.