Ekologistak Martxan gobernuz kanpoko erakundearen ekimenez urtero egiten duten Ekozinemaldiaren 9. edizioa martxan da uneotan. Ostiralera bitarte, martxoak 27, zazpi film luze eta bederatzi labur izango dira ikusgai Azpeitia, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Donostia, Errenteria, Gasteiz, Gernika, Getxo, Irun, Iruñea, Lasarte-Oria, Leioa, Lizarra, Muskiz, Oiartzun, Ordizia, Tolosa eta Trapagaranen.
Ekologiarekin eta gizabanakook ingurumena ustiatzeko egiten ditugun ekintzen ondorioekin lotura duten 16 lan hautatu dituzte Ekologistak Martxan antolakundeko lagunek bederatzigarren Ekozinemaldian proiektatzeko. Emanaldiak aste honen hasieran abiatu zituzten, eta ostiralera bitarte Euskal Herriko 19 herritako areto, gaztetxe, Kultur Etxe, eskola eta auzo elkartetan eskainiko dituzte.
Filmak:
Gasland 2 (Josh Fox)
Fractura, la maldición de los recursos (Edu Glez)
Fracking Patagonia (Grégory Lassalle)
El caso Sarayaku (Arturo Hortas)
Pueblos acorralados por el gas (Marc Gavaldà eta Alerta Amazónica)
Somos Viento (KoLibrI Kolektiboa)
Luzeak:
Argentina libre de fracking (izen bereko antolakundea)
Mi agua estará en llamas esta noche
Petrolioaren lioa (Jon Martin)
Mis desventuras con Repsol: de Ecuador a Euskal Herria (Eva Vázquez, Laura Imaz, Manu Bayón, Miriam Gartor eta Orlan Cazorla)
¡Dame más gas! (Ecologistes en Acció)
LEGO- Everything is NOT awesome (Aaron McCullough)
Chiacté Vive (Mugarik Gabe)
Abaoixo da barragem
Decrecimiento en un minuto (Ecologistas en Acción)
Egitarau osoa kontsultatzeko, sartu hemen.