Fiesta_del_cine_Zinea.eus

Maiatzaren 11n, 12an, 13an eta baita 14an ere filmak 2,9 euroren truke ikusi ahal izango dira Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko da Zinemaren Festa atarian, eta sarrerak zinemetako leihatiletan, kutxazainetan zein online erosi behar dira.

Herritarren artean zinemara joateko ohitura indartu eta sarreren prezio garestiari aurre egin asmoz, Hego Euskal Herriko zinema aretoetan urtean bitan (iaztik, lehenago urtean behin) egiten dute Zinemaren Festa. Espainiako ikus-entzunezko ekoizleen konfederazioaren ekimenez, hiru egunez zinemarako sarrerak 2,9 eurotan soilik eskura daitezke. Horretarako, baina, aldez aurretik helbide honetan erregistratu behar da.

Bada, 8. Zinemaren Festa maiatzaren 11n, 12an, 13an eta 14an egingo dute (ohi baino egun bat gehiago), eta izena emateko epea martxoaren 23an zabaldu zuten.

Iazko martxo eta apirileko Zinemaren Festan Ocho apellidos vascos izan zen protagonista nagusia.