Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol jaialdian dozenatik gora euskal film eta film labur proiektatuko dituzte gaur, martxoak 20, hasi eta hilaren 31ra bitarte. Sail Ofizialean lehiatuko dira Loreak (Garaño eta Goenaga), Negociador (Cobeaga) eta Los tontos y los estúpidos (Castón), eta Opera Prima atalean A escondidas (Rueda) eta La noche del ratón (Losada).
Gaur, martxoak 20, 21:00etan abiatuko dute Nanteseko 25. Festival du Cinéma Espagnol jaialdiko irekiera gala. Film onenaren Goya saria jaso duen La isla mínima (Alberto Rodríguez) eskainiko dute bertan. Ondorengo 11 egunetan, besteak beste, dozenatik gora euskal film eta aurtengo Kimuak katalogoko lan laburrak izango dira ikusgai, batzuk lehian, beste batzuk lehiaketatik kanpo. Gainera, euskal zinemari zuzendutako Fenêtre Basque atalak film andana bilduko ditu bere hamabosgarren urteurrenean.
Pelikula Onenaren Julio Verne saria eskuratzeko lehiatuko dira hiru euskal film, Loreak, Los tontos y los estúpidos eta Negociador, eta Opera Prima ataleko hautagaiak dira A escondidas eta La noche del raton. Gainera, filmen zuzendariak bertan izango dira, eta hainbatek mintzaldiak eskainiko dituzte.
Ondorengoa da euskal filmen egutegia, estreinaldiak soilik kontuan hartuta (egitaru osoa, hemen):
Martxoak 21, larunbata
- A serious comedy (Lander Camarero) film laburra, 11:00etan
- Negociador (Borja Cobeaga), Sail Ofizialean, 16:15ean
- Anómalo (Raúl Arévalo), Negociador filmarekin batera
- 1980 (Iñaki Arteta), Fenêtre Basque sailean, 16:30ean
- Lasa eta Zabala (Pablo Malo), Fenêtre Basque sailean, 18:15ean
- Los tontos y los estúpidos (Roberto Castón), Sail Ofizialean eta Fenêtre Basque sailean, 18:15ean
- La noche del ratón (David Losada), Opera Prima sailean, 22:30ean
Martxoak 22, igandea
- Hubert Le Blonen azken hegaldia (Koldo Almandoz) film laburra, 11:00etan
- Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga), Sail Ofizialean eta Fenêtre Basque sailean, 16:30ean
- Sailor’s Grave (Nazioarteko proiektua) Loreak filmarekin, 16:30ean
- Don Miguel (Kote Camacho) film laburra, Los tontos y los estúpidos filmarekin batera, 16:30ean
- Soroa (Asier Altuna) film laburra, 18:00etan
Martxoak 23, astelehena
- Ocho apellidos vascos (Emilio Martínez-Lázaro), Fenêtre Basque eta Panorama sailetan, 14:15ean
- A escondidas (Mikel Rueda), Opera Prima, Fenêtre Basque eta Cycle Ville sailetan, 10:45ean
- Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi) film laburren lehiaketan, 20:00etan Graslin Antzokian
- Loco con ballesta (Kepa Sojo) film laburren lehiaketan, 20:00etan Graslin Antzokian
Martxoak 25, asteartea
- Aita zonbia naiz (Ricardo Ramón eta Joan Espinach) animaziozko filma, 14:30ean