Eihartzea Kultur Etxeak eta Ttattola gaztetxeak aurten laugarrenez antolatuko dute Zinegin festibala Hazparnen. Oraindik data zehatzak ez dituzten arren, hiru eguneko jaialdia izango da, eta antolatzaileak euskarazko lanak zein euskarazko azpitituludunak galdegin dituzte egitaraua osatzeko.
Euskarazko film bat zein euskarazko azpitituluduna baldin baduzu, eta Hazparneko Zinegin festibalean parte hartu nahi baduzu, hauxe da zure aukera! Film luzeak, laburrak, dokumentalak, animaziozkoak, zinemarekin lotutako bitxikeriak, zinema-kontzertuak… Edozer da interesgarria euskal zinema Ipar Euskal Herrian zabaltzea helburu duen jaialdian aurkezteko.
Interesatuta bazaude, idatzi mezu bat info@zinegin-festibala.eu helbidera. 4. edizioa azaroan egingo dute, datak aurrerago jakinaraziko badituzte ere. Aprobetxatu aukera!