http://youtu.be/YH-7he92XfI
Datorren martxoaren 28an egingo dute Bang! Bang! Zinemaren hirugarren saioa Donostiako Antzoki Zaharrean. Oraingoan, Goodfellas (Martin Scorsese, 1990) eta The Big Lebowski (Joel Coen, 1998) klasikoak izango dira ikusgai 19:30etik aurrera, eta sarrerak salgai dira jada.
John McTiernanen Die hard (1988), James Cameronen Aliens (1986), Steven Spielbergen Raiders of the Lost Ark (1981) eta Terry Jonesen Life of Brian (1979) filmen ondotik, hil honen amaieran Goodfellas eta The Big Lebowski helduko dira Bang! Bang! Zinemara. Brooklyn auzoko gangsterrrak eta mafia giroa ditu aztergai lehenak, eta The Dude ezizenaz ezaguna den okerreko Jeffrey Lebowskiren abentura zoragarriak kontatzen ditu bigarrenak; biak ala biak, zinemaren historiako film esanguratsuenen zerrendan aurki daitezke.
Bada, Donostiako zinezale talde batek iragan urte amaieran abiatu zuen Bang! Bang! Zineme! egitasmoa, eta bi hilean behin proiekzio bikoitza egiten dute hiriko Antzoki Zaharrean. Filmez gain, gainera, photocalla, zozketak eta galdera-saioak izaten ditu emanaldiak.
Hirugarren ekitaldia martxoaren 28an egingo dute, 19:30etik aurrera Antozki Zaharrean. Sarrerak salgai dira jada.