Donostiako Sustapenak Jabetza Intelektuala Testuinguru Digitalean jardunaldia antolatu du datorren ostegunerako, martxoak 12. Saioa Zuatzu enpresa-parkeko PIA eraikinean egingo dute, 10:00etatik 14:00ak arte, gutxi gorabehera.
Jabego intelektualaren auzia aztertu asmoz, Donostiako Sustapenak lau orduko saioa antolatu du datorren martxoaren 12rako, osteguna. 10:00etan hasiko dute ekitaldia Zuatzu enpresa-parkeko PIA eraikinean Jorge Campanillas abokatuarekin; sorkuntzak nola babestu azalduko du. Haren ondoren, Mario Pena Negocio de Safe Creative enpresako garapen arduradunak aro digitalean sortzaileek dituzten eskubide, erronka eta konponbideen inguruan hitz egingo du.
11:15ean, ostera, Egeda elkarteko zuzendari Oscar Berrendoren txanda izango da, eta Aro Digitaleako Eskubideen Gestioa mintzaldia eskainiko du 11:45 arte. Goiatz Aizpuruk, Eusko Jaurlaritzako Jabego Intelektualaren Erregistroko arduradunak hitz egingo du azkenik, eta 12:15etik aurrera mahai-ingurua egingo dute aditu eta parte hartzaileek.
Jardunaldira joan nahi baduzu, helbide honetan sartu eta izena eman behar duzu.