cine

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aditzera eman dute 2014an kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntza deialdiaren ebazpena, eta besteak beste, Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdia, Bilboko Zinegoak Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, eta Lekeitioko Euskal Zine Bilera lagundu dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak 349.999 euro bideratu ditu 2014an kultur arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sarieketa eta bestelako ekintzak laguntzera, eta aste honetan bertan eman dute aditzera ebazpena. Laguntzaren erdia 2014an jaso dute onuradunek, eta beste erdia 2015ean.

Besteak beste, zinemarekin lotutako ondorengo ekimenak lagunduko dituzte: Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen jaialdia, Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, Bilboko Fas Zinekluba, Mondragon Unibertsitateak antolatutako Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Bilbon egiten duten Film Sozialak Nazioarteko Jaialdia, Lekeitioko Euskal Zine Bilera, eta Bilboko Mendi Film Festibala.

Ebazpen osoa ikus nahi izanez gero, sartu hemen.