Iazko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian ikusleen saria eskuratu zuen Short Term 12 (Destin Daniel Cretton, 2913) filma Donostia Zinemaldiaren, Euskadiko Filmategiaren eta Tabakaleraren laguntzaz Donostia Kulturak kudeatzen duen Filmazpit programako katalogoan sartuko dute.

Crettonek bere esperientzian oinarrituta idatzi zuen Short Term 12 filmeko gidoia, eta kameraren atzean jarri zen hura pantailaratzeko. Filmak egoera ahulean dauden nerabeentzako zentro baten egunerokoa kontatzen du. Bertan egiten du Gracek, iragana ahazteko gazteen zaintzan murgiltzen den gazteak. Jayden nerabea heltzen denean, ostera, herrestan daramatzan arazoei aurre egin beharko diela ohartuko da.

Filmak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko ikusleen saria ez ezik, Texaseko South By Southwest zinemaldiko eta Locarnoko jaialdiko sari nagusiak ere eskuratu zituen, eta Valladolideko Seminci Nazioarteko Zinemaren Astean aurkeztu zuten.

Bada, Eusko Jaurlaritzak Zineuskadiren bidez finantzatzen duen Filmazpit katalogoan izango da filma aurrerantzean, dagoeneko bertan diren 50 bat lanekin batera, eta Good Films zinema independentean espezializatutako Madrilgo banatzaileak merkaturatuko duen DVDan euskarazko azpidatziak izango ditu aukeran. Katalogoaren nondik norakoak kontsultatzeko, sartu hemen.