Gaur 22:00etan Donostiako Principe zinemetan estreinatuko dute Rafa Molés eta Pepe Andreu zinegileen Five Days to Dance dokumental arrakastatsua. Filmeko koreografo Amaya Lubeigt eta Wilfried Van Poppel bertan izango dira. Bihar eta etzi ere ikusgai izango da lana, 18:45ean leku berean.
Donostia Zinemaldian, DocsBarcelonan eta DocsDF jaialdietan aurkeztu duten eta harrera bikaina izan duen Five Days to Dance dokumentala gaur helduko da Donostiako Principe zinemetara. Lanak Amaya Lubeigt eta Wilfried Van Popppel dantzarien esperimentua kontatuko digu. Astelehen batez, Donostiako Larramendi Ikastetxera joan ziren biak, eta gazte talde bati ondorengoa proposatu zieten: eskolak alde batera utzita, bost egunez soilik dantza egitea, koreografia bat prestatu eta ostiralean jende aurrean erakusteko.
Gazteek prozesuan zehar jasaten dituzten aldaketak ikustekoak dira. Dantzariek libre izan daitezen nahi dute, beren gorputzekin adierazteko gai izatea, erabat lotuta eta zalanti bizi diren garaian.
Filmaren estreinaldi komertzaiala, beraz, berezia izango da. 22:00etan dokumentala proiektatuko dute, eta koreografoak bertan izango dira, segidan, mintzaldia egiteko. Larunbatean, aldiz, Errenteriko Dantzagunean egingo duten mahai-inguruan izango dira 18:00etan.
Filma larunbatean eta igandean ere ikusteko aukera izango da, 18:45ean Principen.