Miguel-Machalski-Dobar-filmski-scenarij-je-onaj-koji-funkcionira-kao-cjelina_ca_large

Datorren martxoaren 10, 11 eta 12an gidoiak idazteko tailerra eskainiko du Miguel Machalski gidoi-analista ezagunak Europa Creativa Desk Media Euskadiren eskutik. Parte hartzaileek eskuartean duten gidoia hobetzeko aholkuak jasoko dituzte bi orduko banakako saioetan. Laneko hizkuntza gaztelania izango da.

Europa Creativa Desk Media Euskadik film luze bat prestatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariei zuzendutako tailerra antolatu du. Saioak martxoaren 10, 11 eta 12an egingo dituzte erakundearen Donostiako egoitzan, eta gidoigileaz gain, produktorea eta zuzendaria ere joan ahal izango dira.

Parte hartu nahi izanez gero, proiektuaren orrialde bateko sinopsia, 10-15 orri inguruko tratamendua, 2 edo hiru horriko eszena bat edo eskaleta, gidoilariaren curriculuma, produktoren curriculuma eta produkzio etxearen ibilbidea, eta filmak jasotako laguntza edo lotutako hitzarmenei buruzko informazioa bidali behar dira info@europacreativaeuskadi.eu helbidera otsailaren 19a baino lehen, formularioarekin batera. Antolatzaileek zortzi proiektu hautatuko dituzte, eta horien artean sei aukeratuko ditu Miguel Machalskik tailerrean parte hartzeko. Analista ospetsuak estudio handietako filmak eta zuzendari ezagunen obrak landu ditu, tartean, Clint Eastwooden Million Dollar Baby (2004), Alejandro Amenabarren Mar adentro (2004), Sydney Pollacken The Interpreter (2005) eta Ingmar Bergmanen Saraband (2003).

Bada, bere egitekoa gidoia garatzeko eta idazketa prozesua bideratzeko aholkuak ematea izango da, eta horretarako bi orduko saio pribatuak eskainiko ditu. Lanketa hizkuntza gaztelania izango da.