Belinale_Zinea.eu

Isabel Coixet katalanaren Nobody Wants the Night filmak zabalduko zuen atzo, otsailak 5, 65. Berlinale jaialdia. Orotara 19 film lehiatuko dira Urrezko Hartza eskuratzeko, tartean, Terrence Malicken Knight of Cups, Werner Herzogen Queen of the Desert, eta Andrew Haighen 45 Years. Jaialdian zehar 441 film ikusi ahal izango dira orotara.

Isabel Coixetek Berlinalen aurkezten duen seigarren lana izan da aurtengoa, izan ere, jaialdia zabaltzea egokitu zaio senar Joseph Peary (Gabriel Byrne) esploratzailearen atzetik Bostonetik Groenlandiara joango den Josephine Peary (Juliette Binoche) andrazko indartsuari buruzko Nobody Wants the Night lanari. Bada, atzoko estreinaldian oso harrera ona izan zuen filmak, eta bereziki laudatua izan zen Juliette Binoche aktoreak egindako lana. Zinegile kataluniarra, gainera, epaimahaiko kide izandakoa da.

Aurtengoa, ostera, Darren Aronofsky zinegile estatubatuarra izango da epaimahaiko buru. Haren alboan izango dira Daniel Brühl aktore aleman-espainiarrak, Martha de Laurentis ekoizle estatubatuarra, Bong Joon-Ho zinegile korearra, Audrey Tautou aktore frantziarra, Matthew Weiner zuzendari estatubatuarra eta Claudia Llosa zinegile peruarra. Sail ofizialeko 19 filmak behatuko dituzte, eta, besteak beste, Urrezko Hartza nori dagokion ebatziko dute hilaren 15eko sari banaketaren aurretik.

Coixetekin batera sail ofizialean eta lehiaketan ikusgai izango diren lanen artean izango dira neska gazte espainiar batek Berlingo kaleetan igaroko duen gauari buruzko Sebastian Schipperen Victoria (plano sekuentzia bakarreko lana).

201505757_1_IMG_FIX_700x700

Andrew Haigh zinegile ingelesaren bikote harremanetako konfiantzari (edo konfiantza ezari) buruzko 45 Years proposamena.

B7Y2RS1CUAAwtt4.jpg-large

Hollywoodeko ospearen mendekotasuna ardatz duen Terrence Malick zuzendariaren Kginght of Cups.

Kanada, Frantzia, Suedia, Norbegia eta Alemaniaren artean ekoitzitako Everything Will Be Fine, Wim Wenders zinegilearena.

4559236_6_9158_charlotte-gainsbourg-et-james-franco-dans_7656a7a0aa0faeb37e00ccf9db40da15

Gertrude Bell historialari eta idazlearen istorioa kontatzen duen Werner Herzog zinegilearen Queen of the Desert.

Queen_of_The_Desert_Zinea.eu

Andreas Dresen alemaniarraren Als wir träumten.

Eta Txileko kostan bizi den apaiz talde bati buruzko Pablo Larrainen The Club.

A021_C013_0722KA

Glamour ukitua ere ez da faltako Berlinen datorren astean. Besteak beste, Nicole Kidman, Robert Pattinson, James Franco, Charlotte Rampling, Cate Blanchett, Natalie Portman eta Christian Bale Hollywoodeko izarrak ikusi ahal izango dira alfonbra gorrian. Jaialdiaren inguruko informazioa kontsultatzeko, sartu hemen.