terre-tremble-1948-tour-01-g

Atzo abiatu zuten Bilboko Alhondigan Roberto Rossellini zinegile italiarrari buruzko Viva Rossellini! zikloa. Hilaren 16ra bitarte, Europako zinemagintza modernoaren aitatzat hartua den zuzendariaren 18 film proiektatuko dituzte.

Antonioni, Cassavetes eta Bergman bezalako autorren sorburuan dira Roberto Rosselliniren film neo-errealistak, eta Nouvelle Vague mugimenduan ere zeresan handia izan zuten haren lanek. II. Mundu Gerraren osteko Italia erretratatu zuen, ikuslea errealitatearen aurrean jarriz. Gainera, Erromako kaleetara atera eta aliatuen garaipenaren ondorengo egoera islatu zuen Ingrid Bergman aktore ezagunarekin ezkonduta egon zen zuzendariak.

Bada, 1945ean estreinatu zuen nazien okupazioari buruzko Roma, Città aperta laudatuarekin zabaldu zuten atzo Alhondigako zinematekako zikloa, eta gaur berriz ere eskainiko dute 20:00etan. Horren aurretik, baina, Paisà (1946), aurreko filmak abiatu zuen trilogiako bigarren atala proiektatuko dute 17:30ean. Hirugarrena, Germania, anno zero (1947) datorren asteazken eta ostegunean eskainiko dute.

Hona datozen asteetako egutegia:

Germania, anno zero otsailaren 11n 17:30ean eta 12an 19:30ean

L’amore otsailaren 11n 19:30ean eta 12an 17:30ean

Stromboli otsailaren 18an 17:30ean eta 19an 17:30ean

Francesco, guillare di dio otsailaren 18an 19:30ean eta 19an 17:30ean

La macchina ammazzacattivi otsailaren 25ean 17:30ean eta 26an 19:30ean

Europa ‘51 otsailaren 25ean 19:30ean eta 26an 17:30ean