Miren Eskisabel makillatzailea da, eta tratamendu estetikoak eta azken makillaje-joerak menderatzeaz gain, zinema eta telebistarako makillajearen ere aditua da. Donostian eta Bartzelonan ikasi zuen, eta geroztik gelditu gabe dabil, EiTBko saioetan nahiz bestelako ekoizpen eta publizitate kanpainetan.
Zineman, ikusleok ohartzen ez garen arren (eta bereziki, ohartzen ez garelako), berebiziko garrantzia du makillajeak. Aktoreei pertsonaietan sartzeko behar duten ukitu magikoa ematen die, eta kamaren aurrean natural baina ohi baino ederrago azaltzen dira. Horregatik, irudiaren aroan bizi garela kontuan hartuz, makillatzaileen lana asko zaintzen dute publizitate kanpainetan, telebistan eta zineman.
Bada, Miren Eskisabel makillatzaile profesionala da, eta hiru alor horietan dihardu lanean, Donostiako Antigua auzoko zentro batean estetika tratamenduak ere ematen dituen arren. Bere ibilbideaz, bereziki oroitzen dituen pertsonaia eta lanen inguruan, eta telebistako eta zinemako makillajearen arteko aldeei buruz aritu gara berarekin. Goian duzue elkarrizketa.