BangBang_2_Zinea.eu

Donostiako zinezale talde batek abiatutako Bang! Bang! Zinema ekimenaren 2015eko lehen emanaldia larunbat honetan, urtarrilak 24, egingo dute. Arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta 7,5 euroren truke, Raiders of the Lost Ark (Steven Spielberg, 1981) eta Life of Brian (Terry Jones, 1979) eskainiko dituzte Donostiako Antzoki Zaharrean.

Zinemara joatea film bat ikustea baino askoz gehiago delako, proiekzioez gain zozketak, galdera-saioak eta photocallak barneratzen dituzten emanaldiak prestatzeari ekin zion iragan azaroan Bang! Bang! Zinema egitasmoak. Aurkezpen saioa azaroaren 29an egin zuten Donostiako Antzoki Zaharrean, eta Die hard eta Aliens filmak eskaini zituzten ikuslez beteriko aretoan. Gainera, ondorengo hiru saioak iragarri zituzten: lehena urtarrilaren 24an, bigarrena martxoaren 28an, eta hirugarrena maiatzaren 30ean.

Bada, heldu da lehen data hori, larunbatean 19:30etik aurrera Raiders of the Lost Ark eta Life of Brian klasikoak izango baitira ikusgai. Filmak jatorrizko bertsioan eta gaztenaliazko azpitituluekin eskainiko dituzte, eta sarrerak 7,5 euroren truke eskuratu daitezke iragan urtarrilaren 8tik. Zurea nahi baduzu, sartu hemen bizkor!