Abenduaren 2an Bilboko Euskalduna Jauregian abiatuko duen biran, Charles Chaplinen The Kid (1921) filmeko kantak eskainiko ditu Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO).
Atzotik, abenduak 26, datorren asteartera bitarte Eibarren bilduta egongo dira EGO osatzen duten 40 gazteak, urtarrileko lehen egunetan eskainiko dituzten hiru emanaldiak prestatzen. Juan José Ocón zuzendariaren gidaritzapean, Charles Chaplinek zuzendutako The Kid lehen film luze mutuko kantak eskainiko dituzte hilaren 2an Euskalduna Jauregian, 3an Donostiako Victoria Eugenian, eta 4an Gasteizko Principal antzokian. Gainera, filmeko irudiak proiektatuko dituzte.