Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak 25 edizio bete ditu aurten. Horregatik, urte hauetan guztietan proiektatutako zortzi film esanguratsu biltzen dituen 24 aste geroago atzera begirakoa jaso nahi izan du Filmazpit programak.
Urriaren 31tik azaroaren 6ra luzatu zen XXV. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean atzera begirako emanaldi bat egin zuten, 24 aste geroago izenekoa, eta jaialdiaren edizio guztietan proiektatutako lanen artean, zortzi esanguratsuenak (edo esanguratsuenetakoak) hautatu zituzten ikus-entzuleen gozamenerako. Bada, Filmazpitek ere jaialdiaren urteurrenarekin bat egin nahi izan du, eta emanaldi hura jaso du.
Ondorengoak dira zortzi filmak: Alison Macleanen Kitchen Sink (1989), Veit Helmeren Surprise! (1995), Joe Nussbaumen George Lucas in Love (1999), Jörg Wagner eta Stefan Prehnen Staplerfahrer Klaus (2001), Jalmari Helanderen Rare Exports Inc. (2003), John E. Bryanten Oh My God (2004), Denis Villenueveren Next Floor (2008), eta Till Nowaken The Centrifuge Brain Project.