Fiord

Aurtengo Donostia Zinemaldiko sail ofizialean (lehiaketatik kanpo) kritika bikainekin hartua izan zen Lasa eta Zabala estreinatu ostean, uneotan Fiord izena izango duen abenturazko filmaren ekoizpenean murgilduta dago Pablo Malo zinegile donostiarra. XI. mendeko euskal balea-arrantzaleak izango ditu protagonista, eta euskaraz eta norvegieraz mintzatuko dira.

Francisco Araujo eta Luis Angel Ramírezek idatzitako gidoiak XI. mendeko Euskal Herrira eramango gaitu. Herritarrak gosez bizi dira, eta Urko izeneko gazteak berriki zendu den anaiaren familia laguntzeko, baleaontzi batean itsasoratzea erabakiko du. Naturako zeinuak ezin hobeto irakurtzeko gai da, baina gorroto du itsasoa. Baleontziak galduta egingo ditu hainbat egun, eta ekaitzak ingurune ezezagun batera eramango ditu, fiordo norvegiarretara. Bertan talde bikingo basatien erasoak jasango dituzte, eta ihes egiteko modua aurkitu beharko dute, esklabu egin ez ditzaten.

Abenturak eta historia uztartzen dituen lana ekoizpen fasean da uneotan. Pablo Malo da proiektuko zuzendaria, Astronauta Films ekoizpen etxea, eta protagonista nagusia Bergarako Yon Gonzalez aktorea. Gainera, Europa Creativa Mediaren laguntza jaso dute berau garatzeko, eta pertsonaiek euskaraz eta norvegieraz hitz egingo dute.