Euskal_zinema

Lasa eta Zabala eta Loreak filmei esker, besteak beste, aurtengoa euskal zinemaren urtea izan dela esan genezake. Lehenak 70.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu, eta bigarrenak 50.000tik gora, 2005. urteaz geroztik lortutako zifrarik onenak.

2005ean estreinatu zuten Aupa Etxebeste!, Telmo Esnal eta Asier Altuna zinegileen lana. Garai hartan zinemarako sarreren salmenta egungoa baino %30-35 handiagoa zen. Aurtengoan, baina, Donostia Zinemaldiko sail ofizialen estreinatu dituzte Pablo Maloren Lasa eta Zabala, eta Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren Loreak. Lehena ikustera 70.000 lagun joan dira urrian zinema aretoetan estreinatu zutenetik, eta bigarrenera 50.000 baino gehiago. Gainera, London Film Festivalean, Zurich Film Festivalean eta Tokyo International Film Festivalean aurkeztu dute azkena, eta kritika bikainak ez ezik, filmeko hiru aktoreek ere beren lana goraipatzen zuen saria eskuratu zuten azkenekoan.

Euskal ekoizleek pozik hartu dute albistea, baina instituzioetatik jasotzen duten laguntza oso urria dela gogorarazi dute. Horregatik, zinemagintzaren aldeko apustu egiteko unea dela uste dute, sektore estrategiko gisa ulertuta.