Atzo, abenduak 8, hasi eta igandera bitarte Euskal Zinemaldia egingo dute Montebideon (Uruguai) bertako Aldaxka kolektibo euskaltzalearen eta filmotekaren ekimenez. Besteak beste, Emak bakia! (Oskar Alegria, 2012), Gartxot (Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi, 2011) eta Gazta zati bat (Jon Maia, 2012) eskainiko dituzte.
Euskal Herriari eta herritarrei buruzko azken urteetako film aipagarrienetako hainbat autatu ditu Montebideoko Aldaxka kolektiboak abenduko Euskal Zinemaldia osatzeko; euskaldunon borroka politikoa, giza eskubideen aldarrikapena, hizkuntzaren eta nortasunaren defentsa, eta diasporako kultura dituzte aztergai, ekimenaren arduradunen hitzetan, lanok.
Programazioa atzo, abenduak 8, abiatu zuten Nacho Reigen Amerikanuak; Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategiren Barrura begiratzeko leihoak; eta Asier Altunaren Bertsolari lanekin. Film bakoitza bi alditan eskainiko dute, ahal beste ikuslerengana iristeko. Ondorengoa da egitarau osoa:
Abenduaren 8an
17:35ean Amerikanuak (Nacho Reig, 2010)
19:15ean Barrura begiratzeko leihoak (Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea, Txaber Larreategi, 2012)
21:00etan Bertsolari (Asier Altuna, 2011)
Abenduaren 9an
17:40ean Emak bakia! (Oskar Alegria, 2012)
19:15ean Gartxot (Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi, 2011)
20:50ean Gazta zati bat (Jon Maia, 2012)
Abenduaren 11n
17:30ean Aupa Etxebeste! (Telmo Esnal eta Asier Altuna, 2005)
19:15ean Amaren eskuak (Mireia Gabilondo, 2012)
21:00etan Urte berri on, Amona (Telmo Esnal, 2011)
Abenduaren 12an
17:40ean Emak bakia! (Oskar Alegria, 2012)
19:15ean Gartxot (Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi, 2011)
20:50ean Amerikanuak (Nacho Reig, 2010)
Abenduaren 13an
17:30ean Barrura begiratzeko leihoak (Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea, Txaber Larreategi, 2012)
19:15ean Bertsolari (Asier Altuna, 2011)
20:55ean Gazta zati bat (Jon Maia, 2012)
Abenduaren 14an
17:30ean Aupa Etxebeste! (Telmo Esnal eta Asier Altuna, 2005)
19:15ean Amaren eskuak (Mireia Gabilondo, 2012)
21:15ean Urte berri on, Amona! (Telmo Esnal, 2011)