Zinema_Ikusezina

Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezin jaialdiaren 7. edizioa 2015eko urriaren 15etik 22ra egingo dute. Lau oinarri nagusi izango ditu, orain arteko edizioek bezalaxe: Garapen Iraunkorra, Giza Eskubideak, Interkulturaltasuna eta Genero Berdintasuna. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 1a arte izango da zabalik.

Dokumentalak, animaziozko lanak ala fikziozkoak, laburrak edo luzeak, aurkeztu ahal izango dira, urtero legez, 2015eko Film Sozialak jaialdiko lehiaketara. Lau kategorietako batean inskribatu beharko dira, eta maiatzaren 1a baino lehen helarazi, online nahiz postaz. Hori bai, erabilitako hizkuntza euskara edo gaztelania izan beharko da. Taldean nahiz bakarka ekoitzitako lanak aurkezteko aukera dago, eta gai sozialak landu behar dira, alegia, genero berdintasuna, ingurumena, bereizkeria, kulturartekotasuna, giza eskubideak, etab. oinarri dituztenak.

Zinemaldia datorren urteko urrian egingo dute, 15etik 22ra.