Erronkariko bailarako Ukerdi Film Festivala gaur eta bihar egingo dute Izaban (Nafarroa). Orobara hamabi film izango dira ikusgai, eta saioak 18:30ean hasiko dira. Zaletu, kirolari, bizilagun eta bestelako profesionalak huriblduko dira urteroko zitara.
Mendiak Bizirik elkarteko kideek Ukerdi Film Festivalaren edizio berri bat atondu du asteburu honetarako. Jaialdia bi egunetan banatuko da, gaur eta bihar, eta mendiarekin nahiz arriskuzko kirolekin lotura duten hamabi lan izango dira ikusgai orotara. Lanak aurkezteko epea urriaren 13an itxi zuten, hain zuzen.
Aragoatik Ipar Euskal Herrira espartinak egitera joaten ziren neskatoei buruzko Les Hirondelles (Jose A. Perales Díaz), mendizaletasuna eta bigarren aukerak uztartzen dituen Proyecto Hugo (Luis Arrieta), hutsik geratzen ari den Pirinioetako Espés herriari buruzko lan homonimoa (Tanit Fernández eta Isaac Rodríguez), 2011ko Pirineo Sur jaialdian Peret musikak eginiko emanaldia pantailaratuko duen Peret. Cerquita (Josep Gutiérrez), 50 kilometroko maratoiari buruzko Trencacims (Jaon Marc Escudero Vericat), izen bereko lasterketaren inguruko Camille Extreme (Jesus Iriarte eta Aritz Roldan), eskalada ardatz duen Solo. Escalada a la vida (Jordi Varela) eta abenturazko kirolei buruzko Pirineum is life (Diego Villanueva Rubio) lanak eskainiko dituzte gaur 18:30etik aurrera.
Bihar, aldiz, mendiko bizikletaren inguruan Roa MRTk osatutako Kissing time (Jose Antonio Roa Martin) -goian duzue lana ikusgai-, Norbegiako ibaiak jaitsiko dituzten lau piragüistaren Urak dakarrena urak darama abentura (Mikel Sarasola), lehiaketatik kanpo eskainiko duten Montañas de sentimientos (Alberto Urtasun), Etiopiako Jinbat urjauziaren jaitsiera erakusten duen Jinbar, explorando el abísmo etíope (Javier Ruiz Zubikoa) eta Fuenfría urjauzi izoztuari buruzko lan homonimoa (Jesús Bosque) bihar, ordu berean.
Sarrerak emanaldiaren aurretik Izaban bertan erosteko aukera izango da, baina lekuak oso mugatuak direnez, baliteke lekurik ez egotea. 5 euro balio dute.