Juan Barrerok 2013an aurkeztu zuen La jungla interior filma eskainiko dute ostegun honetan, abenduak 4, SADE Zinemak antolatzen dituen Truebako Ostegunak ekimenean, 21:30ean.

Filmak Juan zientzialariaren istorioa kontatzen du. Bost hilabeteko espedizio batera irten aurretik, Gala neskalaguna sorterrira eramango du. Bertan etorkizunaz hitz egingo dute, eta bien arteko kontraesanak azalduko dira. Bost hilabete geroago, bidaiatik itzulitakoan, bere bizitza guztiz aldatzeko zorian dagoela ikusiko du Juanek.

Sei euroren truke, 21:30ean abiatuko den proiekziora eta ondorengo mintzaldira sartzeko aukera izango da. Bertan Juan Barrero zuzendaria eta Gala Pérez aktore protagonista izango dira Donostiako Trueba aretoan izango dira.