Abenduaren 12tik 21era egingo duten Mendi Film Festivalera 123 film aurkeztu dituzte. Gehienak Frantziatik heldu dira, 28, eta Euskal Herritik 10. Antolatzaileek, baina, aukeratu dituzte jada ekimenean ikusgai izango diren 47 lanak.
AEBetako Afterglow, Damnation, Dear Governor Hickenlooper (goian trailerra ikusgai), Drawn eta Dream, besteak beste; Frantziako Beyond Good and Evil, China Jam, Downside Up eta Mille et une Traces; Kolonbiako Don Ca, Australiako Duct Tape Surfing, Danimarkako Fallet, Eslovakiako Footprints on the Ridge eta Suitzako Icefall besteak beste, izango dira ikusgai aurtengo Mendi Film Festibalean, Bilbon.
Egitarau osoa ikusteko, sartu hemen. Haien artean, zuzendari onenaren, gidoi onenaren eta argazki onenaren Eguzkilore sariak banatuko ditu epaimahaiak. Baita azpisailen araberako sariak ere: eskalada, abentura, eta kultura eta natura.
Aurten lehen aldiz, gainera, Mendi Short film laburren lehiaketa egingo dute. Aurkeztutako lanek gehienez ere 5 minutuko iraupena izan beharko dute, eta horiek aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da.