ThePassionOfJoan

Bilboko Alhondigak lankidetza proiektu bat egiteko bi urteko gonbidapena jaso zuen 2013an; Kontratua izeneko egitasmoa izan zen Alhondigaren erantzuna, literatura eta zinema uztartzen dituen proiektua. Lehen urtean irakurketa talde bat jarri zuten martxan testu sail baten inguruan lan egiteko. Orain, aldiz, saio horietan aipatutako filmak izango dira ikusgai urtarrila bitarte.

Irakurketa saioetan esan gabeko eta oro har onartutako akordioek gure egunerokoa nola baldintzatzen duten aztertu zuten. Hala, zortzi programatan banatutako erakusketa osatu zuten, eta saioetan landutako gaiak hoberen irudikatzen dituzten filmen zerrenda ere bai, 12 orotara. Guztiak proiektuaren esentzia islatu eta erakusketa laguntzen dute, azken honek sortzen dituen kezka eta galderei erantzunez.

Bada, filmak azaroan hasi ziren proiektatzen, eta datozen egunetan ondorengoak izango dira ikusgai:

The Passion of Joan of Arc abenduaren 3an, 17:30ean, eta 4an 20:00etan.

Chronique d’un été abenduaren 10ean, 18:00etan, eta 11n 20:00etan.

Deixem-me ao Menos Subir as Palmeiras abenduaren 17an 18:00etan eta 18an 20:00etan.

Je veux voir urtarrilaren 7an 18:00etan eta urtarrilaren 8an 20:00etan.

Uccellacci e uccellini urtarrilaren 14an 18:00etan eta 15ean 20:00etan.