Nafarroako Filmotekak Orson Welles aktore, zuzendari, gidoilari eta esataria omenduko du abendutik aurrera. Zinemaren historiako film onenen artean daude bereak, tartean, Citizen Kane (1940) ospetsua.
Zinemaren alorrean arrakasta handia erdietsi zuen Wellesek estatubatuar intelektualen aurkako sorgin-ehizak hondamendia ekarri zion arte. Ondorioz, Europara emigratzea behartuta ikusi zuen bere burua, eta hainbat herrialdetara bidaiatu zuen, baita gure txoko ederretara ere.
Nafarroako Filmotekako programa Falstaff – Chimes at Midnight lanak abiatuko du. Hain zuzen, orain 50 urte Lekunberrin errodatutako plano batzuk ditu filmak. Aldiz, Don Quixote filmak itxiko du zikloa. Hona filmen egutegia:
Abenduak 12: Falstaff – Chimes at Midnight (1965)
Abenduak 19: Citizen Kane (1941)
Abenduak 26: The Magnificent Ambersons (1942)
Urtarrilak 9: The Stranger (1946)
Urtarrilak 16: The Lady From Shanghai (1947)
Urtarrilak 30: Macbeth (1948)
Otsailak 6: Mr. Arkadin (1955)
Otsailak 13: Touch of Evil (1958)
Otsailak 21: Don Quixote (1962)
Otsailak 28: Don Quijote (1965)
Sarrera: 3€
10 saioko bonua: 20€