Dolores Redondoren trilogiako lehen eleberria, Zaindari Ikusezina, zinemara eramango dute Peter Nadermann ekoizle alemaniarraren Nadcon ekoizpen etxe independenteak eta Atresmediak. Hain zuzen, Eskaintza Ekaitzari hirugarren atala egunotan kaleratuko du.
Baztango bailaran jazotako krimenen inguruko trilogiaren 110.000 ale baino gehiago saldu ditu jada Dolores Redondo idazle donostiarrak. Espero gabeko arrakastari esker, (izan ere, ostalaritzan ziharduen lanean) literaturatik bizi da egun, eta hain justu, egunotan kaleratuko du istorioa itxiko duen hirugarren pieza, Eskaintza Ekaitzari, baita euskaraz ere. Amaia Salazar inspektorea eta haren ikerketa ditu ardatz trilogiak.
Bada, lehen eleberria zinemara eramango dutela iragarri dute Nadcon ekoizpen etxeak eta Atresmediak. Lehenak Millenium saga arrakastatsuaren egokitzapena burutu zuen.