2013ko Berlinale Zinemaldian epaimahaiaren sari nagusia eta aktore onenaren sariak lortu zituen Txatarra-biltzailearen emaztea (Danis Tanovic) eskainiko dute bihar, asteartea, Bilboko Fas Zineklubean.

Bosnia Herzegovinako ekoizpenak txatarratik bizi den ijito familia bat du protagonista. Senada (Senada Alimanovic), ama, odoletan hasiko da egun batean. Ospitalean bat-bateko abortua izan duela esango diote, eta ezinbestean ebakuntza egin behar diotela. Nazif (aktore onenaren saria eskuratu zuen Nazif Mujic) senarrak, txatarra gehiago biltzea erabakiko du orduan, emaztea lehenbailehen operatu ahal izateko.

Filma azaroaren 18an, asteartea, eskainiko dute Bilboko Indautxu Enparantzako El Carmen aretoan. Emanaldi berean, gainera, David P. Sañudoren Agur laburra proiektatuko dute. Sarrerak 5 euro balioko ditu, ikasle eta langabeentzat 3 euro.