Ostiral honetan abiatuko den Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian Alex Angulo aktorea omenduko dute. Udan zendu zen auto istripu batean.
Mayda Zabala Alex Anguloren alargunak eta Dodó Angulo aktorearen alabak jasoko dute Zinebi jaialdiak aktore zenari emango dion Ohorezko Mikeldi saria 56. edizioaren itxiera ekitaldian. Azaroaren 21ean, ostirala, izango da, Arriaga Antzokian.