Tinko Euskara Elkartearen ekimenez, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astean estreinatu zuten Yugo & Lala (Wang Yunfei, 2012) euskaraz. Areto komertzialetara, ostera, igandean helduko da, azaroak 16. Tolosan izango da.
17:00etatik aurrera, Yugo & Lala animaziozko film txinatarra izango da ikusgai Tolosako Leidor aretoan, igandean. Filmak Yugo hamar urteko neskatila bihurria du protagonista. Haurrak hodeietako fantasiako erresuma bateko bisitari gizaki bakarra dela kontatuko dio aitari, eta bertan Lala eta Osaba Artza lagunak dituela. Hirurek elkarrekin Tigre Jeneralaren aurka borroka egin beharko dute Erresumako agintariaren nahia defendatzeko.