Azaroaren 7tik 28ra, ostiraletan, XXI. mendean ekoitzitako hainbat film afrikar emango dituzte Nafarroako Filmotekan 20:00etan. Emanaldien aurretik, 18:00etan, kontinenteko zinemagintzaren alor ezberdinez mintzatuko da Beatriz Leal Riesco aditua.
Zinema afrikarrak XXI. mendeari begira zikloak kontinente horretan azken urteetan ekoitzitako lau film ikusteko aukera eskainiko du azaroan Iruñean. Hain zuzen, Mama Kéïtaren L’absence (2009), Abderrahmane Sissakoren La vie sur terre (1998), Djo Tunda Wa Mungaren Viva Riva! (2010), eta Ekwa Msangi-Omariren Soko Sonko (2014) izango dira ikusgai. Ekimena Filmotekak berak eta Africa Behar-Beharrezkoa programak antolatu dute, eta emanaldien aurretik, Leal Riesco ikerlari, irakasle eta kritikariak tailerrak eskainiko ditu.
Hilaren 7an Afrikako zinemaren aurkezpen historikoa egin zuten 18:00etan. 14an, aldiz, La vie sur terre filma baino lehen, nazioarteko zinema-merkatuko autore afrikarren inguruan mintzatuko da leku eta ordu berean, eta hilaren 21ean XXI. mendeko genero, formatu eta joerak izango ditu aztergai Viva Riva! ikusi aurretik. Zikloa isteko, emakumeek zinemagintzan duten paper garrantzitsua landuko du azaroaren 28an, arratsaldeko 18:00etan, eta segidan Soko Sonko izango da ikusgai.
Tailerrean parte hartu eta filma ikusteko, 5 euro ordiandu beharko dira.