Garoa Kultur Laborategiak eta Zinea.eu atariak elkarlanean abiatutako Paperezko Zinema egitasmoaren lehen emanaldia gaur, urriak 31, egingo dugu Garoak Donostian duen liburu-dendan, Zabaleta kaleko 34.ean. 19:30ean Eguzki Bideoaken Ruins eskainiko dugu, eta proiekzioaren ostean Zoe Mavroudi zuzendariarekin mintzatuko gara Skype bidez.

Mavroudi Erresuma Batuan bizi den zinegile graziarraren dokumentala da Ruins. Herrialdeko emakume seropositiboen aurka Europako Batasunak inposaturiko sorgin ehiza salatzen du lanak, haien oinarrizko eskubideak urratu baitzituzten poliziak eta osasun zerbitzuek 2012ko Greziako hauteskunde kanpainaren baitan.

Dokumentala Paperezko Zinema egitasmoaren baitan eskainiko dugun lehen lana izango da. Hiruhilekoa Eguzki Bideoak kolektiboaren laguntzarekin atondu dugu, eta orotara oinarri soziala duten hiru lan eskainiko ditugu, hilean bat: Ruins ostiral honetan, Alberto Arceren To Shoot An Elephant azaroaren 21ean, eta Los Malos Sueños de René Petit abenduaren 19an, Eguzki Bideoak kolektiboarena.

Ostiralean 19:30ean abiatuko da proiekzioa, eta ondoren Mavroudirekin mintzatuko gara Skype bidez, lanak erakusten dituenak aztertu eta ikus-entzuleei sortzen zaizkien zalantzak argitzeko. Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak aurkeztuko du saioa, eta ondorengo elkarrizketa-saioa moderatuko du. Sarrerak 3 euroren truke eskuratu ahal izango dira, egunean bertan Garoan. Hantxe elkartuko gara!