Laika ekoizpen etxearen lan berriena da The Boxtrolls. Aste honetan bertan heldu da gure zinemetara, eta Cheesebridge hiriko estoldetan bizi diren izaki bitxiak ditu progatonista. Animaziozko lana osatzeko “stop motion” izeneko teknika baliatu dute.
Goi mailako animaziozko film estatubatuarra da The Boxtrolls. “Stop motion” edo “gelditutako mugimenduen” teknika baliatuz osatu dute, alegia, pantailan ageri diren elementu guztiak ezerezetik sortu dituzte, eta horiei argazkiak atera eta pixkanaka mugituz, mugimendua ematen diete. 2005ean sortu zen Laika ekoizpen etxearen hirugarren lana da honakoa, aurretik Moongirl eta ParaNorman osatu baitzituzten.
Filmak Cheesebridge hiriko estoldetan bizi diren boxtrolls izakien istorioa du ardatz. Lurrazalean bizi direnen haurrak eta gazta lapurtzen dituzte gauez, inork ikusten ez dituenean. Baina goiko munduaren eta behekoaren arteko gatazkak abentura zirraragarriak eragingo ditu. Ez galdu!