Kresala_Zinekluba_Azaroa_Zinea_eu

Azaroko astelehenetan, 19:30etik aurrera, lan azpimarragarriak aurkeztuko dituzte Donostiako Trueba aretoan Kresala Zineklubaren programaren baitan.

Indartsu abiatuko da azaroa Kresala Zineklubean, Xuban Intxaustiren 20 Kilómetros, Mil Historias lanaren aurrestreinaldia egingo baitute azaroaren 3an, astelehena. Hilaren 10ean, aldiz, kanbodiar behargin talde baten jardunari buruzko La Tierra de las Almas Errantes (Rithy Panh, 1999) eskainiko dute. Tailandiatik Vietnamera doan kablea jartzeko, lurra zulatuko dute beharginok, eta gerra garaiko milioika hilotz topatuko dituzte.

Eta 17an, bestetik, Mlyn I Krzyz (El Molino y la Cruz, Lech Majewski, 2011) film poloniarra proiektatuko dute. 2011ko Sevillako Europar Zinemaldian epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Pieter Brueghel margolariaren Christ Carrying the Cross margolanean oinarritutako lanak.

Azken astelehenean, aldiz, iazko Berlingo Zinemaldian Sail Ofizialean aurkeztu zuten Bruno Dumont frantsesaren Camille Claudel 1915 izango da ikusgai. Juliette Binoche aktorea Claudel eskulturgilearen azalean sartu zen, eta filma eroetxe batean errodatu zuten, arazo mentalak zituzten pertsonaz inguratuta.

Emanaldietan, gainera, filmarekin lotura duten gonbidatuak izango dira, eta mintzaldia egingo dute ostean. Ez galdu!